XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergatik kloporta? Gure gisako gizona zen alta....

- Baiki, ihardetsi zion manager-ak, baina mundua horrelako ero sentimentalez gainezka dago: ez gaituzte dirua irabazten lasai uzten....

Eta, badira, herri hauetan, miliunak garaiatzeko... Hirietan, jendeak badaude milaka, hemengo exotismoaz gose direnak....

Eta aski kario ordaintzeko prest diren gizakiak, hegazkin supersonikoz honaratzeko....

- Ezpazio huts hauetara? - Hutsak?... Bushtarrak badaude behintzat... Eta segur naiz, ulertuko nauzula.

Irri karkazail larrian jarraitu zuen, inginadoreak.

Parapoliziak iragan ziren, zenbait ordu lehenago bidaiako gartakaria umetu zen bagoiaren aintzinetik.

Keinu konplizeaz urrundu zitezkeen.

Eta mutiko gazte pottoloak ez zuen konprenitzen, benetan, astoa zen ala?, orduan, ahurra biloetan pasatuz inginadorea, esplikazio zehatzagoen emateari lotu zen: - Begira... Lur hauetako bizidunak, izigarri trebe dira lasterketan....

Duela zenbait urte, Kokalandiako maratoiak oro bereganatzen zituzten... Zera... Neke da erratea... Beno....

Horra... GIZA IHIZI LIBREaren ausaeremua nahi genuke antolatu, gure megalopoletako happy fe batzurendako.

Gazte pottoloak ez zuen hitz gehiagoren beharrik.

Jargitik altxatu zen, eta komunetarantz bideratu.

Zure ondo-ondoan plegatu nintzen.

Merkatu askean erosi nuen palto merkeaz, besaingoetako oilo larrua disimulatzen saiatzean.

Nik ere, nere aldian, beldurra zer zen ikasten nuen.

Inginadoreak, zure loa eta nere hotza susmatuz, treneko leihoa itxi zuen.

Ametsaren globoak kariziatu ninduen: minez estekatu mundu berdinean ginabiltzan.

Zenbait orduren buruan, iratzartu ginen.

Konpartimenduan, bat eskas zela konturatu ere.

Preseski, parapoliziek tiroz hil Bushtar harekin zebilen tipo mutua.

Zuk, duzun aire inozenteaz baliatuz, eskatu zenuen: - Baina, non dago mutua?.

Erantzuna, ezpain lodi alaietarik etorri zitzaizun: - Zuek lo zinetenean, trena berriro arrestatu zuten parapoek... Tipo mutua baldin bazen, ez zen ahula....

Paperak miatzera jin parapo bati labana sartu zion sabelpean... Eta exekutatu genuen....

Guardiak ohore hori utzi dit... Zoriona... Viet Namgo gerlatik itzuliz geroztik, ez nuen horrelako atseginik ardietsi... Zinez, ihizi librearen ideia oso ona da....

- Bai... Badakizu, Kokalandiako sikologo errespetagarrienekin estudiatu dugu, proiektu hori....

Jakin ezazu, lagun protsimoaren erahilketa, gure gizartean, anbizioneaz, konkurrentzi zerrendaz, botere nahiaz sublimatua dela... Ez, ordea, horregatik desagertua...

- Oso ideia ona... Segi ezazu....

- Giza ihizi librean, badakizu, nagusiak langilea, edo viceversa, ixkanbila batengatik hiltzeko ordez, bere pulsio nahiz instintoak aska ditzake, Bushtar hauen kontra, eta bake zoziala betirako finkatzen dugu....

Gohainduraz igeri, bata besteari so ginauden.

Trenbide hegietan, auto kixkalduak, itzulipurdika, zenbatzen genituen.

Karrika ezkin batean, haur txirrindula bat agertu zitzaigun.

Emozionea nola gorde ez ginakien, guk ere, Haritzaren Arimaren Egunerako gure umei bizikleta bana oparitzea erabakia bait genuen, gerla deklaratu ziguten aurretik.

Niemsan hiri nagusiko auzo aberatseko geltokian, paratu zen trena.

Lau orenez hor egon beharra zuen, orden militarren beha, nehork ez baitzekien, zein norabide hartuko zuen, suge zatikatu luze honek.

Bizikleta bat erosi.

Itsasoraino hegalda.